XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gure oianak (Basoak) Gipuzkoa-ko pago, aritz, piñu ta gaztaiñ geienak, Araba ta Naparro muga inguruetako mendietan dira.
Gaurko baserritar askok, piñudi biurtu dute beren soroen puska-zati bana.
Ala eskatzen bait-du, noski gaur eguneko paper-gintzaren indarrak.
Bestelako arbol-mota guztiak baño, bost aldiz geiago piñu ebakitzen da.
Gipuzkoa-k 75.000 ektarea baso ditu.
Auetatik 47.500 bat e/ piñu, 374 e/ izai, 4.000 aritz, 10.800 pago, 3.300
Gañerantzekoa, makal, arte ta zenbait aritz-mota dira.
Abereak Bei asko da Gipuzkoa-n.Bai bertako, ta baita kanpotik ekarritakoa ere.
Soro-lanerako ta esnetarako izan oi dira beiak.
Ez talde aundiak.
Baserri bakoitzean batzu-batzuk.
Lenago askoz esne geiago biltzen zan Donosti-inguruan, beste aldetan baño; eta baserritarrak berak jeisten ziran esnea saltzera.
Orain, berriz, beste era bat dabil.
Donostia-z kanpoan lengo moduan jarraitzen dute.
Ardi geienak, Naparroa ta Araba inguruetako belardietan azi oi dira.
Aralar, Aitzgorri, Elgea ta abar mendietan.
Gaztak, ez asko, Idiazabal aldean egiten dira; eta prezio onak egiten dituzte Gipuzkoa-ko azoka-tokietan.
Gipuzkoa-n 70.000 bei, 55.000 ardi, 9.000 txerri, 2.500 zaldi, 6.600 asto, 312.000 egazti ta 29.500 untxi (koneju) ditugu.
Ibai-arrantza Oso arrantza gutxi egin diteke Gipuzkoa-ko ibaietan.Millaka lantegi-olak, beren kondarrak bota-ta-bota ari dirala-ta, ez dute gure ibaietan arrai alerik utzi.
Oria ta Urumea ibaietan batez ere.